sábado, 23 de febrero de 2013

Erabilera


Honako blog hau irakasleoi eskaintzen dizuet, batez ere, zuen lana arintzeko asmoz. Zuetako batzuk Euskal adiz ariketak eta Euskal gamatika ariketak blogetan agertzen diren ariketak erabiltzen ari zarete iadanik. Honetan agertzen direnek horien jarraipena izan nahi dute. 

Ikasleek blog horietako ariketak erabili ondoren, gai baten edukia menperatzea lortu duten ala ez jakin nahi izango duzue, seguru aski. Horretarako azterketa idatziak egin ohi dituzue. Hemen jarriko ditut horiek bezalako batzuk, baina autozuzengarriak: 

Eskainitako azterketa  ikasleek bete ondoren, 'zuzentzeko botoia' sakatuko dute eta berehala blokeatuta geratuko zaizkie gelaska guztiak. Une berean programak erantzunak ondo ala gaizki dauden adieraziko die, gaizki daudenen erantzun zuzena eman eta lortutako puntuazioa. 

Zuzendutako azterketak ikasleek e-postaz bidaltzen badizkizuete, zeuen ordenagailuan gorde ditzakezue eta emaitzak jakin ezer gutxi egin gabe. 

Bejondeizuela! 

Koldo

No hay comentarios:

Publicar un comentario